Esku pilota jaialdia egongo da Lekeition, apirilaren 13an
Esku pilota jaialdi bi hartuko ditu datorren astean Lekeitioko Udal Pilotalekuak. Alde batetik, Titin III.a eta Zabala eta Xala eta Gizaburuagako Uriondo pilotariak aurrez aurre jarriko dituen partida jokatuko da apirilaren 13an, eta bestetik, apirilar...
18:00etan hasiko dira apirilaren 13ko esku pilota partidak. Lehen partidan Beitia-Anitua bikotea Okamika-Garroren kontra neurtuko da. Bigarren partida jokatuko dute Titin III eta Zabala pilotariek Xala eta Uriondoren kontra.
Lekeitioko Udalak jakitera eman duenez, jaialdi horretako sarrerak aldez aurretik eros daitezke Lekeitioko Muga, Kaiabixa eta Maite tabernetan, 10 eurotan. Partida egunean ere, sarrerak leihatilan egongo dira eskura, baina 12 eurotan.
Bestalde, apirilaren 16an, Eskuz Banakako Txapelketako partida bat jokatuko da Lekeitioko frontoian. Jokalariak zeintzuk izango diren partiduaren astean bertan jakingo dela zehaztu du udalak.