Biba! kulturgunean eman zuten ezagutzera atzo Adikzioak, minak eta desirak. Izaera indartsua daukan diskoa egin dute Jon Kirru Iparragirrek, Gorka Ruiz Etxano Epi-k eta Julen de Diego Arrizabalagak, rock kutsua daukana. Musikaren oinarrietan rocka, gogortasuna eta garraztasuna dira nagusi, eta diskoko zazpi kantuetan horixe islatzen saiatzen dira.
Dena dela, pop, hard, core, grunje eta punk zertzeladak ere badauzka. Ezezaguna eta Azken argia itzaltzean kantuak bare datozen heinean, beste bost kantuak (Agian, Olibondoak, Zurrupatzen, Hiztegi Mutuak eta Kitzikan) sakon, garratz, eta gogor aurkeztu dituzte. Baga Biga-k ekoiztu du diskoa.
Taldeko musikariek ibilbide luzea daukate, izan ere, Keike eta Xarma taldeetan ibilitakoak dira.
Hara! musika taldeko kideak: Julen de Diego Arrizabalaga, Jon Kirru Iparragirre eta Gorka Ruiz Etxano ‘Epi’.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.