Posta bidez bozkatzeko aukera, Markina-Xemeinen
Markina-Xemeindik kanpo ikasten, beharrean edo zesta-puntan jokatzen dauden markina-xemeindarrek ere maiatzaren 7ko galdeketan parte hartzeko aukera izango dute. Markina-Xemeingo taldeak posta bidezko botoa emateko aukera eskaini die. Markina-Xemeingo ...
Bozka eman ahal izateko, baina, izapide batzuk bete behar dira, eta horretarako, Markina-Xemeingo Gure Esku Dago-ren kideen laguntza izango dute. «Guk lagunduko diegu, baina horretarako gugaz harremanetan jarri behar dira».
Beharrezko informazioa jasotzeko posta elektronikoko helbide batera idatzi behar da, mezuan nor den eta non dagoen adieraziz, eta ondoren, Gure Esku Dago dinamikakoak jarriko dira herrikide horregaz harremanetan.
Posta bidezko botoa eman nahi dutenek hurrengo helbidera idatzi behar dute: mxgureeskudago@gmail.com. GED-ko kideekin harremanetan jartzeko epea bihar amaituko da.
Markina-xemeindar asko atzerrian daudela eta herritarrek egindako eskariari erantzun nahi izan dio Markina-Xemeingo GED-k. Lehenak izan dira posta bidezko aukera ematen.