Argitu da. Iragarrita zegoen modura, gaur [apirilak 8], Lea-Artibaiko Gure Esku Dago-k maiatzaren 7an Lea-Artibaiko 11 herrik egingo duten galdera jakitera eman dute: Nahi duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?. Eta galdera jakinarazteaz batera, Lea-Artibaiko Gure Esku Dago-k parte hartzea bultzatzeko kanpainari hasiera eman dio.
Ondarroako Beikozinin egin dute ekitaldia, eta han izan dira galdeketa egingo duten Lea-Artibaiko 11 herrietako ordezkariak (Amoroto, Aulesti, Berriatua, Etxebarria, Gizaburuaga, Lekeitio, Markina-Xemein, Mendexa, Munitibar, Ondarroa eta Ziortza-Bolibar). Ekitaldia Ugaitz Alegria eta Ainhoa Etxebarria aktore ondarrutarrek gidatu dute, eta, besteak beste, herri dinamikek lau urte atzerago hasitako bidea errepasatu dute. “2014an giza kate erraldoia egin genuen, eta 2015ean erabakiak ehuntzeko ehunka oihal josi genituen. Gutxinaka-gutxinaka, Gure Esku Dago herri dinamikak gorpuzten eta indartzen joan dira”. Bidea “luzea bezain oparoa” izan dela esan dute, eta erabakitzeko eskubidearen aldarria Euskal Herri osoan zabaltzen eta gauzatzen dabiltzala gaineratu dute.
Iaz Ispasterrek egindako galdeketa egunean erabakitzeko eskubidea aldarrikatzetik egikaritzera pasatzeko konpromisoa hartu zuten Lea-Artibaiko gainerako herriek. “Orduan ozen esan genuen 2017an Lea-Artibain ere erabaki egingo genuela”.
5.259 sinadura batu, galdeketa eguna erabaki eta galdera adostu eta gero, olatua badatorrela esan dute. “Orain erabakitzearen aldeko faseari ekingo diogu. Jendea erakartzeko sasoia da, beldurrak uxatzekoa. Nork ez du nahi bere geroa erabaki?”.
Erabakiaren aroan sartuta, erabaki egingo dutela gaineratu dute. “Orain, inoiz baino gehiago, protagonista nagusiak herritarrok izan behar dugu. Honek ez dauka atzera bueltarik. Guztion erronka da. Geurea da erabakia, konplexurik gabe. Maiatzaren 7an herritar guztiei hitza ematera goaz.
Ekitaldiagaz amaitzeko, abestia eta Josu Arrate (Txorixe) markina-xemeindarrak egindako bideoklipa aurkeztu dute. Eta eskerrak eman dizkiete bidelagun dituzten guztiei. “Denok gara beharrezkoak! Gurea da hitza eta erabakia! Parte hartu eta bozkatu!”.
ABESTIA: musika eta letra Ruben Bernedo, ahotsak Nerea Sanchez, Goretti Serrano eta Ruben Bernedo. Gitarra: Aitor Rico. Baxua: Julen Hernandez. Koruak: Aiora Diez, Xabat Ituarte, Unai Gallastegi, Jesus Mari Arriaga, Mirari Espilla, Ziara Larrinaga, Mara Urizarbarrena, Bego Zabalbeaskoa, Leire Aranburu, Lorea Zulaika, Eider Guenaga, Maritxu Gabiola, Maren Basterretxea eta Maribi Ugarteburu.
BIDEOKLIPA (Josu Arrate -Txorixe-):
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.