Aurrerak ez zuen hutsik egin barikuan (apirilak 7 ), eta Lagun Onak mendean hartuta, 3 puntuak etxean geratu ziren.
Arufek sartu zuen ondarrutarren
gola. Goiz ailegatu zen, 19. minutuan. Baselinaz errematatu zuen taldeak eginiko kontraeraso azkarra.
Barikuan nagusien taldeagaz debutatu zuen Jon Badiolak
Lehiakor aritu ziren bi taldeak, eta etxekoek hiru gol aukera izan bazituzten ere, azken minutuetan estu ibili ziren garaipena bere egiteko. Azken 3 puntuak gehituta, Aurrera 17. postutik
16.era igo da sailkapen orokorrean. Hurrengo partida Santurtzin jokatuko dute.
Debuta. Azpimarratzekoak dira Gastururen itzulera (88. minutuan Tubo ordezkatu zuen). eta gazte mailako Jon Badiola atezainak nagusiekin debutatu izana.