Urdaibai Kopako bigarren lasterketa lehiatu zuten Ereñon domekan [apirilak 9], eta Imanol Goñi (1.45.36) natxituarra (Ea) izan zen lehena helmugara heltzen, eta nesketan Oihane Perez (2.16.55) gernikarra izan zen azkarrena.
Ibon Bengoetxea lekeitiarrarentzat izan zen hirugarren postua (1.56.04). Emakumezkoetan, Maider Vallina lekeitiarrak egin zuen hirugarren (2.37.05).
Guztira 89 korrikalari bildu zituen Campos Urdaibai Koparen bigarren probak. 21 kilometroko ibilbidea egin zuten parte hartzaileek. Beste horrenbeste kilometro egin zituzten mendi martxa luzean parte hartu zuten 340 pertsona inguruk. 10 kilometroko martxa laburrean, berriz, 250 lagun bueltan batu ziren.