II. Zahar Berri Azoka egingo dute Ondarroan
Ekintza apirilaren 14an egingo da, Kantoipen. Zehaztu dutenez, 10:00etatik 18:30era egingo dira ekintzak. Aurreratu dutenez, ondokoek parte hartuko dute azokan: jostunak, bitxigileak, zurginak, artisau garagardoa, gazta, Martineli pasta, eztia, txokolatea, sendabelarrak, basatxerri produktuak parrillan, Martin Sound Sistem…
Ekintza Ondarroako Udalak eta Ondar Uhinek antolatuta dago. Eta jakitera eman dutenez, euria egingo balu, ekintza Berdura Plazan egingo da.