Kirolaririk gazteenen artean egiten duen lan garrantzitsuagatik eman dio saria Bizkaiko Foru Aldundiak. Foru erakundeak oinarrizko kiroleko kirolari eta erakundeek egindako lana goraipatu nahi izan du aurten.
Atzo arratsaldean [apirilak 10] banatu zituzten sariak Bizkaia Frontoian, ehunka kirol-eragileen aurrean egindako ekitaldian. Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak eta Lorea Bilbao Euskara eta Kultura diputatuak gidatu zuten ekitaldia, eta 2017ko irabazleen izenak jakitera eman zituzten.
BIDEOA: BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
122 hautagaitza aurkeztu dira aurten, eta atzo, Bizkaia Frontoian egin zen ekitaldian, Bizkaia Kirolak Sariak jasotzeko aukera zuten 24 finalistak egon ziren. Sei erakunde edo pertsona izan dira saridunak aurten, seina kategoriatan banatuta: banakako kirolean Ariane Ochoa Torres (surfa-surfboarda), bikotekako kirolean Lidia Castañera Mejias eta Ainhoa Navas Rio (igeriketa sinkronizatua), talde-kirolean lehen kategoriako Sakoneta gimnastika taldea; oinarrizko kiroleko arbitroen kategorian Eugenio Castrillo Fernandez (taekwondoa) izan da irabazlea; Juan Solis Godoy (taekwondoa) izan da entrenatzaile saritua; eta, azkenik, Markina-Xemeingo Esku Pilota Taldea izan da erakunde saritua.
2017ko Bizkaia Kirolak sarien irabazleak. Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia
Bizkaia Kirolak 2017 Sarien helburua kirolaren arloan 2016an zehar egindako lana jendaurrean aitortzea da. Eta aurten Foru Erakundeak urterik urte sekulako emaitzak lortu dituzten kirolari gazte bizkaitarren lana goraipatu nahi izan du, urte honetan oinarrizko kirolean egindako lana nabarmenduz. “Lan horren emaitza da Markina-Xemeingo Esku Pilota Taldeak, bere udalerria ordezkatuz, Herriarteko Txapelketa ospetsua, azken 9 urteetan bost aldiz irabaztea. Azken garaipena 2016. urtean lortu du”.
Aitorpena. Markina-Xemeingo Esku Pilota Taldearentzat Foru erakundearen saria «urteetako lanaren aitorpen bat» dela adierazi du Pello Urionabarrenetxea taldeko entrenatzaileak. «Pilota Federakuntzak proposatu zuen taldea hautagai modura, eta orain dela hiru aste jakin genuen 24 finalisten artean geundela», azaldu du.
Horrelako sari bat jasotzen duten lehen aldia izan da. Zortzi lagun joan ziren ekitaldira, guraso eta zuzendaritza batzordeko kideak, eta ezusteko pozgarria izan zen guztientzat.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.