Beste urte batez aurreikuspen guztiak betetzea lortu dute arte eszenikoen topaketaren kideek. Topaketa “oso ondo” joan dela esan dute antolatzaileek, eta horren adierazgarri da
azken egunean ia 350 pertsona egon zirela
Francoren bilobari gutuna antzezlana ikusten.
Emanaldi guztiak jendez lepo egon direla-eta, oso pozik daude, eta udal
aretoa astelehenetik eguenera txiki geratu zela nabarmendu du Iasone Parada Artedramaren kideak: “Lehen egunetik jende asko batu zen. Udal aretoa egunero bete da, eta barikuan frontoian ere 200 bat pertsona batu ginen. Orokorrean pozik gaude bai gu eta baita udala ere”.
Ikastaroetan parte hartu duten ikasleak.
Halaber, aurten ere ikastaroetako matrikula betetzea lortu dute, eta emanaldiek zein ikastaroek utzitako emaitzen balorazio positiboa egin dute. “Emaitzekin oso pozik gaude, bai ikastaroetako irakasleak zein ikasleak, eta baita parte hartu duten antzerki taldeak ere”, zehaztu du Paradak.
Elkartruke aberatsa sortzen da urtero Aulestin. Izan ere, ikasle eta irakasleak aste osoan geratzen dira herrian. “Ander Lipus ez ezik, urtero irakasle berriak egoten dira, eta horiek topaketa deskubritzen dute. Ikasleek eta irakasleek ondo pasatzen dutela, eta haien artean nola moldatzen diren ikustea beti da pozgarria. Harremanak sortzen dira beraien artean”.
‘Lapurminak’ kale ikuskizuna.
Bestalde,
Aulestiko Gazte Asanbladako kideek haien egitaraua prestatu zuten barikuan eta zapatuan. “Giro itzela egon zen. Herrian sortzen den giroa aprobetxatuz, gazteek urte batzuk daramatzate gauzak antolatzen”.
Bariku gauean
Txabela Bragas taldearen
Palabras ke una loka inskribio hace unos años en la pared del manikomio antzerkia eskaini zuten Gaztetxean, eta ondoren,
Peputz taldearen konzertu akustikoaz gozatzeko aukera izan zuten. Zapatu gauean, berriz, plazan batu ziren
Dzaust taldearen
kontzertuan eta dj festan.