Bermeo eta Lekeitioko taldeek zilarrezko dominak lortu dituzte
Euskadiko Batel Txapelketan Bermeo gizonezkoen kadeteen mailan sailkatu da bigarren, eta Isuntza umeetan. Ondarroa AEk brontzezko bi domina eskuratu ditu emakumezkoetanAsteburuan Sestaon lehiatu dute Euskadiko Batel Txapelketa. Zapatuan erlojupeko form...
Euskadiko Batel Txapelketan Bermeo gizonezkoen kadeteen mailan sailkatu da bigarren, eta Isuntza umeetan. Ondarroa AEk brontzezko bi domina eskuratu ditu emakumezkoetan
Asteburuan Sestaon lehiatu dute Euskadiko Batel Txapelketa. Zapatuan erlojupeko formatuan jokatu zituzten kanporaketak, eta kategoria bakoitzeko bost denbora onenek lortu zituzten domekako finaletararako txartelak.Bermeo AE eta Isuntza AE zilarrezko domina banagaz bueltatu ziren. Hain zuzen ere, bermeotarrak gizonezkoen kadete mailan sailkatu ziren bigarren, eta lekeitiarrak, ostera, gizonezkoen umeen mailan.
Gizonezko kadeteen mailan, Zumaiako Telmo Deuna Arraun Elkarteko mutilek lortu zuten garaipena, 07:01.96 markagaz, eta bermeotarrak haiengandik 3 segundo eta 66 ehunenera sailkatu ziren. Brontzezko domina Kaikuko arraunlariek eskuratu zuten.
Gizonezkoen umeen mailan lehia estua egon zen lehen bi sailkatuen artean. Arkote ATk lortu zuen urrezko domina, 04:50.01 denboragaz. Lekeitiarrak irabazleengandik 28 ehunenera sailkatu ziren. Zumaiako Telmo Deuna Arraun Elkarteko arraunlarientzat izan zen, bestalde, brontzezko domina.
Hala, Lekeitio Lea Arraun taldeak bosgarren amaitu zuen lehia, Arkoterengandik 21 segundo eta 82 ehunenera.
Halaber, Ondarroa AEk emakumezkoen etorkizunekoak eta absolutuak mailetako finalak lehiatu zituen, eta bietan hirugarren postuan sailkatu zen.
Lutxana AE nagusitu zen etorkizunekoak kategorian, 04:58.31 markagaz. Zumaiako Telmo Deuna Arraun Elkartea sailkatu zen atzetik, 2 segundo eta 46 ehunenera. Ondarrutarrek irabazlearengandik 14 segundo eta 32 ehunenera amaituta lortu zuten brontzezko domina.
Absolutuetan Hernaniko AEk irabazi zuen urrezko domina. Hernaniarrek 09:58.84ko denboran burutu zuten estropada. Irabazlearengandik 7 segundo eta 62 ehunenera sailkatu zen Tolosaldea.
Ondarroa AE, berriz, Hernanirengandik 15 segundo eta 6 ehunenera sailkatu zen.
Laugarren postuak
Beste alde batetik, gizonezkoen senior eta gazte mailetan laugarren sailkatu zen Bermeoko Arraun Elkartea.
Seniorretan Zierbena da aurtengo Euskadiko txapelduna. 08:41.38 denboragaz nagusitu ziren domekan, eta haren atzetik Orio eta Itsasoko Ama sailkatu ziren. Bermeotarrak irabazleengandik 23 segundo eta 99 ehunenera sailkatu ziren.
Gazte mailan, ostera, Hernaniko AEko ordezkariek lortu zuten garaipena, 09:17.74 markagaz. 4 segundo eta 17 ehunenera sailkatu zen Itsasoko Ama, eta Zarauzko AE hirugarren sailkatu zen, txapeldunarengandik 8 segundo eta 23 ehunenera. Bermeoko AE, berriz, Hernaniko taldearengandik 12 segundo eta 52 ehunenera sailkatu zen.
Bestalde, emakumezko gazteen lehian bosgarren sailkatu ziren bermeotarrak.
Tolosaldea AErentzat izan zen urrezko domina (09:38.15). PD Koxtape AEk zilarrezko domina eskuratu zuen, eta San Nicolasek brontzezkoa.
Alde estua egon zen lehenengo bien artean, izan ere, Koxtapeko neskak Tolosaldekoengandik segundo 1 eta 98 ehunenera sailkatu ziren.