Lanak aurkezteko epea zabalik dago
maiatzaren 17ra arte. Ondarroan bizi diren edota Ondarroako ikastetxeren batean ikasle diren 18 urtetik beherakoentzat da aurten hirugarrenez ospatuko den lehiaketa.
Baldintzak ere argitaratu ditu Ondarroako Udalak. Parte hartzaileak
bi mailatan banatuko dira: 12 urte arteko neska-mutilak (1. maila) eta 13 eta 18 urte bitartekoak (2. maila). Bakoitzak beste inon lehiatu gabeko hiru bertso aurkeztu ditzake neurri eta gai librean.
Bizkaiko Bertsozale Elkartearen, Bertsutan Ondarroako bertso eskolaren eta herriko hiru ikastetxeen eta instituruaren laguntza izan du udalak antolaketan. Epaimahaia Bertsutan bertso eskolako kideek osatuko dute.
Sari banaketa ekitaldia maiatzaren 18an egingo da, Ondarroako Beikozini aretoan
Maila bakoitzak ere bere sariak edukiko ditu. Lehen mailan, ikastetxe eta talde bakoitzeko sari bat egongo da, eta lan guztien artean onena denari ere saria emango zaio. Bigarren mailan lehen eta bigarren saria egongo dira. Epaimahaiak horrela erabakiz gero, aipamen bereziak ere egongo dira.
Sari banaketa maiatzaren 18an (eguena) egingo da Beikozinin, 17:30ean hasiko den Bertso Topaketa ekitaldiaren barruan.