Gaztetxeak 13+14 urteurrena ospatzeko egitaraua aurkeztu du, eta herritar guztiak gonbidatu ditu ekintzetan parte hartzera. Gaztetxearen 27. urteurrena berez maiatzaren 20an baldin bada ere, ospakizunak egun bakar batera mugatu barik, Ondarroako Gazte Asanbladako kideek hilabete osorako egitarau anitza antolatu dute, apirilaren 28tik maiatzaren 20rainokoa, hain zuzen.
Programazioaren helburua Gaztetxea kulturagaz gozatzeko eta alternatiba berriak sortzeko plaza bihurtzea dela gaineratu dute, eta bertaratzeko eta parte hartzeko gonbitea luzatu diete herriko gazteei eta helduei. Kontzertuak, hitzaldiak, olerki musikatuak eta mahai inguruek beteko dute urteurreneko egitaraua.
Nabarmendu dute gaztetxeak dituen urte guztietan Zaldunbide kalean zegoeneko 13 urteetan eta Astillerun dagoen 14 urteetan, hainbat negar, barre, haserre asanblada amaiezin eta abar egon direla, baina denak ere “autogestioan oinarrituta eta denen ahotsa kontuan hartuta”.
Hausnarketa. OGAko kideek argi laga dute urte luze horietan ondo egindakoak eta gaizki egindakoak egon direla, baina txarto egindakoek ez dietela “herria astintzen jarraitzeko arrazoiak kendu”; are gehiago “akatsetatik ikasi eta aurrera egiteko gogoa areagotu” dietela esan dute.
Ondarroako Gazte Asanbladako kideak, egitarauaren aurkezpenean. Argazkia: OGA
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.