2017ko Peru Abarka album lehiaketako saria eman barik geratuko da
Markina-Xemeingo Udalak jakitera eman duenez, udalak berak Ibaizabal argitaletxeagaz lankidetzan antolatzen duten Peru Abarka album ilustratuen lehiaketak ez du sariturik izango, aurkeztutako beharrek ez daukatelako lehiaketarako eskatutako mailarik.Au...
Aurtengoa ez da Peru Abarka album lehiaketako saria eman barik geratzen den lehenengo urtea, 2012ko saria ere eman barik uztea erabaki zuen epaimahaiak. Lau lan aurkeztu zituzten bakarrik orduan. Aurten, berriz, hamabost lan izan ditu esku artean epaimahaiak.
Beste alde batetik, antolatzaileek jakitera eman dutenez, datorren urtetik aurrera Erein argitaletxeagaz elkarlanean aritzeko aukera aztertuko dute lehiaketa antolatzeko.