Aulestiko Udalak konposta banatuko du
Auzo konposteretan sortutako ongarria banatuko du zapatuan, herritarrek ortuan edota lorategietan ongarri moduan erabili ahal izateko.
10:00etatik 14:00etara Basabe-Soloetako aparkalekuan eskuratu ahalko da konposta.
Udaletik jakitera eman dutenez, herriko guneetan konposta egiten dutenek daukate lehentasuna. Beraz, konpostatzen ez dutenek 13:00etatik aurrera jaso ahalko dute ongarria.
Ongarria jasotzeko poltsak, sakuak edotako bestelako euskarriak herritarrek eraman behar dituzte.