Euskal Herriko Bilgune Feministak antolatutako topaketen aurkezpena, Ondarroan
Indar bat gara gu lelopean antolatu dituzten Emakume Abertzaleen VII. Topaketak maiatzaren 6an egingo dira Berriozarren (Nafarroa), eta aurretik aurkezpen eta eztabaida saio bat egingo dute Ondarroan. Saioa bihar [apirilak 27] izango da, 19:00etan, Etxelilan. Ekintzak botere feministaren inguruko hausnarketa eta eztabaida zabaltzea ditu helburu, eta besteak beste, parte hartzaileek feminismoa Euskal Herrian nola ikusten duten edo feminismotik nolako boterea sortu nahi duten eztabaidatuko dute.