LAB sindikatuak IX. Biltzar Nagusiaren aurkezpena egingo du bihar, Ondarroan
LAB sindikatuak maiatzaren 25ean eta 26an Gasteizen egingo duen IX. Biltzar Nagusia aurkeztuko du Ondarroan, bihar [apirilak 27]. 19:00etan hasiko da Guzur Etxean aurkezpen ekitaldia, eta bertan Biltzar Nagusiari begira, hainbat gai aurkeztu eta eztabaidatuko dira. Herritarrei parte hartzeko deia egin die sindikatuak.