3. mailako taldeakĀ Soduperen aurka jokatuko duen partidarako zaleentzat
doako autobusa jarri du Aurrerako zuzendaritza batzordeak. Partida 18:00etan hasiko da Hurtado de Saratxo futbol zelaian, eta autobusa 16:00etan aterako da Zaldupetik. Itzulera partida ostean izango da.
Izena emateko epea bariku gauerarte dago zabalik. 688 60 64 40 telefonora
whatsapp bat edo
cdaurrera@telefonica.net helbide elektronikora mezu bat bidali behar da, eta ez da ezer ordaindu behar. Taldeko entrenatzaile eta jokalariek zaletuei Sodupera etortzeko deia egin diete.
Aurrerako jokalariak, zaletuak agurtzen Zaldupen. Argazkia: Aurrera KE