SaiƱazio Mendi Azpixan gestorako kideek azaldu dutenez 10:00etatik 11:00etara izango dute etxean sartzeko aukera. Ordubete horretan kaltetu bakoitzak etxebizitzara sartzeko aukera edukiko du beharrezko materiala hartzeko. Etxebizitzetatik irtendakoan, gestorako kideek egoera aztertzeko bilera egingo dute.
Gestorako kideek esandakoaren arabera, Ondarroako Udalak obren finantziazioa nola egin zehazteko Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren erantzunaren zain egoten jarraitzen du. Udalak Aste Santuen aurretik aurkeztu zien finantziazio planaren proposamena bai Jaurlaritzari eta baita Bizkaiko Foru Aldundiari.
Ondarroa San Inazio kaleko bizilagunak euren etxebizitzetatik gauzak ateratzen