Inprobisazioa oinarri duten bertsolaritza eta regueifa (Galizian egiten den kantu inprobisazioa) uztartzen dituen jaia egingo dute
Galiziatik eta
Arratiatik etorritako gazteek, Arratia BHIk eta Arratiako Bertso Eskolak antolatuta. Bigarren urtez ospatuko da jaialdia, eta
egitarauan dauden ekintzetako batzuk Ondarroan egingo dira. Arratia BHI eta Galiziako Vila de Cruces herriko IES Marco do Camballon eta Zas udalerriko IES Maximino Romero de Lema ikastetxeko ikasleak etorriko dira Ondarroara, inprobisazioaren jaialdian parte hartzeko.
Barikutik maiatzaren 1era bitartean, 50 gazte galiziar etorriko dira Euskal Herrira, eta maiatzaren 11tik 14ra, berriz, 52 ikasle euskaldun joango dira Galiziara.
Helburua. Hizkuntzak egiten gaitu. No caminho da lingua lelopean, ekimenak galegoa eta euskara indartzeko balioko du, regueifa eta bertsolaritzaren arteko antzekotasunak eta berezitasunak antzemateko, herri bietako ikasleen arteko hartu-emanak sortzeko eta elkar ezagutza sustatzeko.
EGITARAUA:
- 12:00. Ezustekoz betetako kalejira gidatua, Latxanbre enparantzatik.
- 16:00. Bazkaria Casa Galicia elkartean.
- 18:00. Bertsoak eta regueifak kalez kale, Itsasaurren hasita.
2016ko Regueibertso jaialdia. Argazkia: Bizkaiko Bertsozale Elkartea.