Suteak ekiditeko neurriei buruzko ikastaroa emango dute Munitibarren
Sutearo Elkarri Laguntzeko Erakundeak eta Munitibarko udalak antolatuta, zapatuan [apirilak 29] izango da ikastaroa, 11:30etan.
Euririk ez bada, Munitibar eta Oizpe zaharren egoitzaren arteko bidean izango da. Eguraldiak lagundu ezean, berriz, frontoiaren atzeko aldean batuko direla jakitera eman dute.
Sutearoren bazkide zein gainontzeko herritarrek parte hartu ahal dute ikastaroan.