2017an dagoeneko hogei langile hil direla eta, protesta egiteko ekimenak egingo ditu sindikatu abertzaleak Lan Osasunaren Nazioarteko Egunean. Bermeon eta Lekeition egongo dira barikuan [apirilak 28], informazio orriak banatzen, kalean. Zapatuan [apirilak 29], gauza bera egingo dute Ondarroan.
2017ak utzi dituen 20 langileen heriotzak ez ezik, ordu laurdenero lan gaixotasun edo istripuagatik langile batek gaixoaldia hartzen duela ere jakinarazi du sindikatuak. Hori guzti hori, eredu kapitalistaren ondorio dela dio LABek, eta, eredu horri aurre egiteko, burujabetza eta aldaketa soziala beharrezkoak direla. «Euskal langileok ezetz esan diogu prekarietatera, pobreziara eta miseriara kondenatzen gaituen hazkunde ekonomiko honi. Gaur egun, estatu espainol eta frantsesak eskaintzen diguten bakarra hori da: prekarietatea, probrezia eta miseria», azaldu du sindikatuak prentsa oharrean.
Hala, Maiatzaren Lehenean sindikatuak zabalduko duen aldarrikapena ere ildo beretik joango da. «Aurtengoa izan daiteke garai berri baten atariko Maiatzaren Lehena. Euskal Herrian eta gure mugetatik haratago ematen ari diren gertakariek aukera berriak zabaltzen dituzte: burujabetza prozesua abian jartzeko baldintzak badaude», aipatu du sindikatuak. Hartara, astelehenean 12:00etan Bilboko?Zabalburutik abiatuko den manifestaziora joateko deia egiteagaz batera, domekan Lekeition egingo dutenera joateko ere eskatu du LABek. Prekarietateari marra gorria lelopean, Eskolapetik aterako da manifestazioa, 12:30ean.
Deialdiak:
Apirilak 28 (Bermeo eta Lekeitio): Lan heriotzak salatzeko ekimenak.
Apirilak 29 (Ondarroa): Lan heriotzak salatzeko ekimenak.
Apirilak 30 (Lekeitio): Prekarietatearen kontrako manifestazioa, 12:30ean, Eskolapetik. Herriko eragileek antolatuta.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.