Debegesak Hazilan programa jarri du martxan, hirugarrenez
Debabarrenean enplegua sustatzeko programa martxan da berriz ere, 16 partaiderekin. Parte hartzaile guztiak langabezian dauden 25 eta 44 urte arteko neska-mutilak dira. Aurtengo programak ekainera arte iraungo du. Programan sektore desberdinetatik etorritako langabeak ari dira parte hartzen.
Hazilanen helburu nagusia debabarreneko herritarrak laneratzen laguntzea da, eta aurreko bi deialdietako 26 parte hartzailetik 20 lanean daude. Parte hartzaileei lan mundura iritsi arte ibilbide pertsonalizatuak sortzeaz, konpetentzia pertsonalak areagotzeaz eta profesionalak izan behar direnen hobekuntzaz arduratzen da Debegesaren Hazilan programa.