Liburuen amuak zapatuan Ondarroan, Hiru Mariak liburuarekin
Arantxa Urretabizkaia idazlearen Hiru Mariak liburu landuko dute zapatuan Ondarroako Txomin Agirre udal liburutegian, Joxe Mari Urteagarekin. Liburuen amuak irakurle taldea 10.00etan batuko da eta norbaitek izena eman nahi izanez gero telefonoz edo helbide elektronikoz egin behar du udal euskara zerbitzuan edo liburutegian.