Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira urteroko hitzordua izan zuten atzo [apirilak 26] Txomin Agirre udal liburutegian 300 ikaslek baino gehiagok.
Irakurri, gozatu eta oparitu ekimenaren inguruan herriko ikastetxeetako neska mutilek liburu eta ipuinen idazle gogokoenak eta marrazkilaririk gustokoenak hautatzeko aukera izan zuten atzo. Gogokoenen artean bi ondarrutar agertu ziren:
Ana Urkiza idazlea eta
Kaiet Bengoetxea marrazkilaria.
Ikasleak hiru mailatan banatu zituzten: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailak eta Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak. Maila bakoitzak bere hautagaiak zituen, eta hortik aukeratu zituzten euren idazle eta marrazkilari gustokoenak.
Goiz osoan ikaslez bete zen udal liburutegia, eta guztien bozkak zenbatu ostean Ondarroako Lehen Hezkuntzako ikasleenĀ idazle eta marrazkilari gustokoenak ezagutzera eman zituzten.
Hiru ikastetxeetako ikasleak, euren irakasleekin. Argazkia: Zaldupe Eskola
- Haur hezkuntza: Pixka bat gehiago liburuak lortu zituen bozka gehien. Sorginak eta bi konkorrak geratu zen bigarren eta Niko eta perretxiko handia liburua hirugarren. Marrazkilarien artean Angeles Peinadorrek irabazi zuen, eta bere atzetik Enrique Morente eta Francisco Arredondo.
- 1. eta 2. mailak: Maila honetako ikasleen artean Arrosa eta leuna liburuak irabazi zuen. Bere atzetik Taniaren hartza liburuak eta Max eta Mia eta herensugeak liburuak lortu zituzten bozka gehien. Marrazkilaririk onenak Anna Clariana, Vita Dickinson eta Nelia Bosnia izan ziren.
- 3. eta 4. mailak: Txomintxo eta Perutxo Iosuri fardela aldatzen liburuak irabazi zuen bozketa. Bigarren postuan Zazpi pirata baltsa batean liburua geratu zen, eta hirugarrenean Piraten eskola. Marrazkilarien artean Iosu Mitxelena izan zen garaile, Antton Olariaga eta Juan Luis Landaren aurretik.
- 5. eta 6. mailak: Nagusienen artean Abbadiaren sekretua, Ana Urkizaren Ondarruko piratak eta Eireren egunerokoa izan ziren garaileak. Marrazkilarietan, Juan Luis Landa, Kaiet Bengoetxea ondarrutarra eta Brughera.
HONEKIN LOTUTA: