Asegarce pilota enpresak jakitera eman duenez, ondo joan da Bilbon egin dioten ebakuntza. Medikuek eskuin eskuko tendoi flexorearen loditzea kendu diote, eta esku bereko behatz erakusleko mina ere artatu diote. Orain hiru hilabetez gaixoaldian egotea aurreikusten da. Atzelariaren frontoietarako itzulera abuztuko txapelketarako izatea espero du enpresak.
Andoni Aretxabaleta, gaurko ebakuntzaren ostean. Argazkia: Asegarce