Gaur aurkeztuko dute Udal Musika Eskolaren eskaintza
Aurkezpena 19:00etan izango da, Kultur Aretoan. Markina-Xemeingo udal ordezkariak eta musika irakasleak izango direnak egongo dira aurkezpeneanMarkina-Xemeingo Udal Musika Eskolak 2017-2018 ikasturtean eskainiko duen formazioa azalduko du gaur, 19:00et...
Aurkezpena 19:00etan izango da, Kultur Aretoan. Markina-Xemeingo udal ordezkariak eta musika irakasleak izango direnak egongo dira aurkezpenean
Markina-Xemeingo Udal Musika Eskolak 2017-2018 ikasturtean eskainiko duen formazioa azalduko du gaur, 19:00etan, Kultur Aretoan. Udal ordezkariekin batera, aurkezpenean, Berriatuko Tarine Musika Eskolako irakasleak egongo direla jakitera eman du Markina-Xemeingo Udalak. Izan ere, eurak izango dira datorren ikasturtean Markina-Xemeinen eskolak eskainiko dituztenak.Aurkezpenean xehetasunak eman eta eskaintza zehazteaz gain, datozen asteetan informazioa guztia herri osora zabalduko dute. Bestetik, musika eskolan izena emateko epea maiatzaren erdialdean zabalduko dela esan dute.
Momentuz, Markina-Xemeingo udaletxe zaharreko eraikinean (Zeharkalea 2) emango dituzte eskolak, baina etorkizunean Musika Eskola Arretxinagan ezartzea da udalaren asmoa, eraikinaren goiko pisuan. Eta etorkizunean hori horrela izateko, Xemeingo udaletxea izandako eraikinean konponketa lanak egiten ari dira.
Arretxinaga, «aproposa»
Hain zuzen ere, Xemeingo udaletxea zen eraikinean igogailua jarri nahi du udalak, iriste erraztasuna hobetzeko. «Komunak dauden lekuan joango litzateke igogailua. Komunak, beraz, lekuz aldatu beharko dira. Aldaketa horiek eraikinaren egituran eragina dutenez, proiektua gauzatuko dugu», azaldu du Juanjo Txurruka Markina-Xemeingo alkateak.
Arretxinagako ingurune osoa Musika Eskola bertan kokatzeko leku aproposa dela zehaztu du alkateak. «Esate baterako, Arretxinagako plaza kontzertuak emateko erabili daiteke, eta aldameneko inor ez molestatzeko ere egokia da».