Lekeitioko Eskola Publikoa
patioa eraldatzen dabil. Eraldaketa prozesu horretarako
Elkartoki programan murgildu da, eta orain arte egindako lana ikusgai jarriko dute Barandiaran aretoan asteburu honetan [apirilaren 29 eta 30ean] 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
Elkartoki eskolako patioen markoan garatzeko programa da. “
Elkartokin sorkuntza eta diseinu tailerren bitartez ikasleek eskolako patioaren espazioan eta erabileran eragiteko lanak, artefaktoak eta esku-hartzeak asmatu eta eraikitzen dira”.
Azaroak 25 ospatzen Lekeitioko Eskolako frontoian. Argazkia: Lekeitioko Eskola
Zehaztu dutenez, programak eskolako patioen espazioaren
azterketa, horren gaineko
hausnarketa eta azkenik,
sorkuntza eta
eraldaketa fisikoa proposatzen du, eskola-komunitatea eta bereziki ikasleak, diseinu eta sorkuntza prozesuaren zentruan kokatuz.
“Tailer artistiko, produktibo eta batzordeetan zehar, hezkidetza eta partehartzeaz gain, artea eta diseinua lantzen dira, patioaren eraldaketa fisikoa gai hauetan sakontzeko bitarteko gisa landuz. Horrela, bloke ezberdinetan egituratutako programari esker, umeek eskolako patioen gainean eragiteko helburua izango duten lan artistikoak zein arkitektonikoak garatzen dituzte: jolastokien inguruko hausnarketa, diseinu berria eta eraikuntza fisikoa ikasleek garatuko dute”.
Horregaz batera behin betiko diseinuak eta eskuhartzeak erabakitzeko bitartekoak ere sustatuko dituzte, funtzio horretarako sortuko den
ikasle batzordearen bidez.