Lekeitioko Udalak eta Euskal Zine Bilera osatzen duten kideek atsekabea azaldu dute euskal zinemagintzan “hain lan handia eta edarra” egin duen Juanba Berasategi Luzuriagaren heriotzagatik.
Lekeitioko Euskal Zine Bileraren alde egin duen lana eskertu diote.
Juanba Berastegi. Argazkia: Lekeitioko Udala
Juanba Berasategi zinemagilea (Pasai Donibane, 1951) gaur goizean [apirilak 28] hil da, Pasaiako bere etxean. Euskal animazioaren aitzindaria izan zen Berasategi. 1977an,
Ekialdeko izarra film laburrarekin debuta egin zuen, eta zortzi urte geroago
Kalabaza tripontzia marrazki bizidunetako lehen euskal film luzea zuzendu zuen.
Berasategik
ibilbide luzea egin du zinemagintzan, eta hauek dira egin dituen lanetako batzuk:
Ipar Haizearen erronka (1991),
Sorkunde (1992),
Sport Man (1992),
Fernando Amezketarra (1995),
Ahmed Alhambrako printzea (1997),
Lazkao Txiki (1999),
Txirrita (2000),
Alhambrako giltza (2002),
Pailazokeriak (2005),
Barriola San Adriango Azeria (2008) eta
Simplemente (2009).
Berasategiren lanek
sari garrantzitsuak jaso dituzte. Besteak beste, 2013an, Donostiako Nazioarteko Zinemaldian eman zioten Zinemira saria eta Abadia saria. Horrez gain, Euskal Ekoizleen Elkarte Independentearen presidente izan zen hainbat urtetan.