XI. Ondarroako Barrak hartu du gaur [apirilak 29], beste urte batez, Plaiko Zubiaren ondoko pasealekua. 12:30ean, barra txikia egingo dute dantzariek, eta 13:00etan barra handia. Ondoren, 13:45ak aldera
Dantza kalea ikuskizuna eskainiko dute, azken hori, Itsasaurre plazan.
Barra txikia egin dute 12:30ean hasita
Bihar, Lekeition eta Markina-Xemeinen. Lekeition, Talan elkartuko dira, eta 12:30ean hasita, dantza ikuskizuna egongo da kiroldegiko dantza saioetara joaten diren ikasleen eskutik. Eguraldi txarra egonez gero, kiroldegiko frontoian bilduko dira. Markina-Xemeinen, berriz, Arkupe aurrea bihurtuko dute dantzaleku. 12:00etan hasiko da Uhagongo ballet eta dantza moderno erakustaldia.