Inoizko parte hartze handienagaz hasi da eskualdeko rallya, gaur [apirilak 29], 14:45ean. Markina-Xemeingo zelaian zale asko bildu dira autoen inguruan.Txalo eta animo artean agurtu dituzte pilotu eta kopilotuak.
Kronometratutako hamabi tarte osatu beharko dituzte probak iraungo duen bi egunetan [apirilak 29 eta 30]. Kastinparro Racing taldeko kideek azaldu dutenez, iazkoagaz alderatuta, kontrako norabidean gauzatu beharko dituzte tarte batzuk, Nabarniz, Ereño eta Ispaster artekoa, Etxebarria eta Aginaga artekoa edo Iturreta eta Markina-Xemein artekoa, kasurako.
Iaz Askartza eta Mendexa lotu zituen tartea, bestalde, Mendexatik irten eta Ondarroaraino helduko da, Galtzuaranen dagoen araztegiraino, hain zuzen. Eta, estreinako, Itsasaurre plazan elkartuko dira parte hartzaileak bihar, atsedena hartzeko. Zaleek herriko parte hartzaileak ere animatu ahalko dituzte. Edu Gartzia-Salazar eskarmentu handiko gidaria Iñaki Del Rey kopilotuagaz ari da parte hartzen, eta bestetik, Harkaitz Alkortaren eta Alain Ugartetxearen lehen lasterketa da.
VI. Lea-Artibai Rallyaren hasera, Markina-Xemeinen
Biharko etapa. 08:00etan hasiko da, Markina-Xemeinen, eta 18:00etan emango diote amaiera rallyari. Sari banaketa Etxebarrian egingo da, 20:30ean, Olaia parean eguraldi ona balego eta frontoian euria eginez gero.
Rallyaren informazioa, minutuz minutu, Fotomotor-en webgunean dago eskura.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.