Imanol Oruemazagaren errautsak itsasora bota dituzte

Egun tristea izan zen barikua ondarrutar askorentzat. Imanol Oruemazaga Baseta herri eragilea hil zen, 85 urtegaz. Berak eskatu legez, gaur [maiatzak 1] Arbide pasealekuan egin diote agurra lagunek, langileen egunean, ekitaldi xume bezain hunkigarrian. Besteak beste, Oruemazagari egindako azken agur horretan egon dira Zubi Zahar Herri Ikastolako irakasle, ikasle eta irakasle eta ikasle ohiak; Xabier Amuriza bertsolaria ere han izan da. HONEKIN LOTUTA:
Erlazionatutako edukiaImanol Oruemazaga Baseta zendu da