Berriatuko Zesta Punta Eskolako
Antxon Alberdik eta
Markinako-Xemeingo Zesta Punta Eskolako Anton Gandiaga Goikoetxeak GRAVNI Federazioen arteko Txapelketako nagusien mailako finala irabazi zuten, domekan, Gasteizen, Bizkaiarentzako garaipena lortuz.
Alberdik eta Gandiagak 35 eta 21 irabazi zioten Iparraldeko bikoteari, txapelak jantziz.
Gazteen mailan, bestalde, Gipuzkoa izan zen garaile. Horrela, I
parralderen kontra jokatu zuten partida gogor baten ondoren, Mutrikuko Danok Bat Pelotazale Elkarteko Ekaitz Mendizabal eta Mikel Manzisidor gazte mailako txapeldun bihurtu ziren, bigarren urtez jarraian. 35 eta 28 nagusitu ziren mutrikuarrak.
GRAVNIko finalistak Gasteizen. Argazkia: Euskadiko Pilota Federakuntza
Gipuzkoak 22 azpikoetako finala ere jokatu zuen domekan, baina, maila horretan, Iparralde izan zen nagusi, tantu bakarragatik.
GRAVNI Txapelketako finalak hartuta, pilotaren hiriburua izan zen domekan [apirilak 30] Gasteiz. Nafarroak ezker paretako titulua berritu zuen, eta trinketean, berriz, Iparralde atera zen garaile.