Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Liga irabazteko azken borroka gelditzen zaie Artibai Futbol Taldeko nagusiei

Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2017/05/02
Igoera lortuta, partida bakarra gelditzen zaie Markina-Xemeingo Artibai Futbol Taldeko nagusiei liga ere lortu ahal izateko. Esku-eskura daukate aukera, gainera. Zapatuan [maiatzak 6], 17:30ean, Fruiz-en kontra jokatuko duten partida irabaziz gero, ligako txapeldunak izango dira. Markina-Xemeingo taldearen eskuetan dago garaipena. Izan ere, tantu bakarrera, aurretik daukaten Loyola Indautxurentzat atseden eguna izango da ligako azken jardunaldia. Hau da, dagoeneko denboraldiko partida guztiak jokatuta dituzte. Beraz, Artibairi dagokio garaipenerako bidea egitea.
Artibai Futbol Taldeko nagusiak Berrizen kontra jokatutako partidaren ondoren igoera ospatzen. Argazkia: Erik Osa Rguez/leartigol

Artibai Futbol Taldeko nagusiak Berrizen kontra jokatutako partidaren ondoren igoera ospatzen. Argazkia: Erik Osa Rguez/leartigol

Berdinketak ez die balio, golen arabera, garaipena Loyola Indautxurentzat izango litzateke-eta. Hala, irabaztera behartuak daude ligako kopa eramateko. “Ez da partida erraza izango, baina ilusio guztiagaz, partida irabaztera aterako gara”, adierazi du Iker Santos Artibaiko nagusien entrenatzaileak. Ia denboraldi osoan lehenengo joan dira Artibaikoak, eta azken borroka besterik ez zaie falta, berriz ere lehenengo postua lortzeko. “Partida polita eta emozioz betetakoa izango da”, dio entrenatzaileak. Igoera ospatzen. Orain dela bi asteburu ziurtatu zuten Lurraldeko Lehenengo Mailarako igoera Artibai FTko nagusiek, eta joan den zapatuan [apirilak 29] Markina-Xemeingo Zelaian jokatu duten etxeko azken partidan ospatu zuten ekintza gogoangarria.
Txaranga Barroetako giroa animatzen. Artibai Futbol Taldeko nagusiak Berrizen kontra jokatutako partidaren ondoren igoera ospatzen. Argazkia: Erik Osa Rguez/leartigol

Txaranga Barroetako giroa animatzen. Artibai Futbol Taldeko nagusiak Berrizen kontra jokatutako partidaren ondoren igoera ospatzen. Argazkia: Erik Osa Rguez/leartigol

Barroeta futbolzalez bete zen, eta txarangagaz girotu zuten bai partida bera, zein ostean, herrian zehar egin zuten kalejira. “Zapatukoa zoragarria izan zen. Bizi izan dudan ekitaldirik politenetakoa. Taldea, zuzendaritza eta herritarrak oso pozik egon ginen, eta giro on eta futbol edarragaz gozatzeko aukera eduki genuen”, azpimarratu du Santosek. Berrizko taldea izan zuten aurkari, eta 3-0 irabazi zioten, batez ere, bigarren zati bikain bat jokatuta. Fruizen ere, maila horretan ariz gero, aukera asko ditu taldeak liga bere egiteko.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.