Hamabost urte betetzen ditu aurten Markina-Xemeingo Gazte Asanbladak, eta ospakizuna berreskuratzea erabaki dute. Urteurrenari keinu eginez,
15 urtez herrixe astintzen izango dute aurten, indarberrituta datorren Gazte Eguneko leloa.
Egun osoko egitaraua prestatu dute zapatuko jairako.
12:30ean hasiko da Gazte Eguna
triki-txikiteoarekin. Babbelen elkartu eta herrian zehar ibiliko dira gazteak trikiti doinu alaiagaz lagunduta. Gero, eguerdian,
bazkaria edukiko dute Plazabarripean, 14:00etatik aurrera.
Hamargarren urteurrena Zela eta, 2012ko eta lehengo kideek ateratako argazkia. Argazkia: Markina-Xemeingo Gazte Asanblada
MGAko kideek aitatu dutenez, bazkarian parte hartu nahi dutenek, txartelak erosteko aukera daukate oraindik. «Patxua eta Babbelen daude salgai».
Poesia musikatua. Gazte asanbladako kideek jakitera eman dutenez, Pobresiak taldeak emanaldia eskainiko du bazkalostean. Oñatiko Aimar eta Eñaut Uribesalgo anaiek osatutako bikoteak Burgesiarengauerdiko eztula lanean bildu- tako poesia musikatuak kanta- tuko dituzte. «Egungo gizarteari kritika umoretsua egiten diote», aurreratu dute.
Egitarauari amaiera emateko, iluntzean, berriro ere, kalejira egingo dute Gazte Eguneko parte hartzaileek herrian zehar. Oraingoan, baina, Urretxu eta Zumarragako kideek osatzen duten Traka-traka
elektrotxarangak lagunduko ditu.
Gauerako ez dute ezer prestatu. «Berriatuko jaiak izanda, gauerako kontzerturik ez antolatzea erabaki dugu», azaldu dute MGAko kideek.