Azoka berezietan salgunea jartzeko eskaera egin daiteke
Urtero legez, ekainean hasi eta abendura bitartean, hileko lehen zapatuetan azoka bereziak hartuko ditu Gernika-Lumoko merkatu plazak. Hala, aurrekoetan bezala, udalak aukera emango die Bizkaiko ekoizle zein artisauei bertan salmenta-postuak jartzeko. ...
Eskabideak egiteko epea irekita, udaletxean eskatu beharko dute eskaera-orria azoketan parte hartu nahi dutenek. Hala ere, Internet bidez deskargatzeko aukera ere badute; hain zuzen, www.gernika-lumo.net webgunean. Udalak azaldu duenez, eskaera-orri hori azokaren eguna baino hamabost egun lehenago aurkeztu beharko dute udaletxean bertan, zerbitzuak@gernika-lumo.net helbidera bidalita, zein faxez, 94-625 75 42 telefono zenbakian.
Lehenengoan, txakolina
Udalak aipatu duenez, ekainaren 3an egingo dute 2017ko lehen azoka berezia Gernika-Lumoko merkatu plazan, eta egun horretan, Urdaibaiko txakolina izango da protagonista.
Guztira, zazpi azoka jarriko dituzte abendura bitartean, eta Urdaibaiko txakolinaz gain, Bizkaiko untxia, Gernikako piperrak, Arabako Errioxako ardoa eta bakailaoa, sukalkia, Gernikako indabak eta karakolak egongo dira dastatzeko hileko lehen zapatu horietan.