Ibilgailuen zerga ordaintzeko epea zabaldu du udalak
Dagoeneko zabaldu du Gernika-Lumoko Udalak Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen Zerga ordaintzeko borondatezko epea, eta hori egiteko azken eguna ekainaren 23a dela jakinarazi du. Helbideratzeko agindua daukaten ordainagiriak ere, ekaineko egun horretan kob...
Ordainketa egiteko, udalerrian bulegoa daukan edozein banketxetara jo beharko du herritarrak.
Bestalde, epe barruan ordaintzen ez duten horiek berandutze interesez gain, «legezko emendatzea» ordaindu beharko dutela aipatu du udalak.