'Ziberbullying'-ari buruzko hitzaldia, bertan behera
MARKINA-XEMEIN // Markina-Xemeingo Guraso Elkarteak, gaur, 18:30ean, Lea Artibai Amankomunazgoa dagoen Patrokua jauregian antolatuta zeukan ziberbullinari buruzko hitzaldia bertan behera gelditu dela jakitera eman dute elkarteko arduradunek. Ianire Est...
MARKINA-XEMEIN // Markina-Xemeingo Guraso Elkarteak, gaur, 18:30ean, Lea Artibai Amankomunazgoa dagoen Patrokua jauregian antolatuta zeukan ziberbullinari buruzko hitzaldia bertan behera gelditu dela jakitera eman dute elkarteko arduradunek. Ianire Estebanez psikologoak eta genero-indarkerian adituak eman behar zuen hitzaldia atzeratu egingo dutela azaldu dute Guraso Elkarteko kideek.