Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Silikona likidoaz ariko dira 5. Polimers & Medical Applications jardunaldian

Osasun eta teknologia berrien sektoreko adituak batuko ditu gaur goizean, Markina-Xemeingo Lea-Artibai Berrikuntza Gunean, Leartikerrek antolatutako ekitaldianLeartikerrek antolatutako bosgarren Polimers & Medical Applications jardunaldia ospatuko ...

Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2017/05/05

Osasun eta teknologia berrien sektoreko adituak batuko ditu gaur goizean, Markina-Xemeingo Lea-Artibai Berrikuntza Gunean, Leartikerrek antolatutako ekitaldian

Leartikerrek antolatutako bosgarren Polimers & Medical Applications jardunaldia ospatuko dute gaur, Markina-Xemeinen dagoen Lea-Artibai Berrikuntza Gunean. Osasunaren sektorean polimeroek eta teknologia berriek eskaintzen dituzten berrikuntza eta aukerak aztertzea helburu duen jardunaldia, urteroko hitzordu garrantzitsu bilakatu da sektore hauetan interesa dutenentzat. Aurten, silikona likidoa izango dute ardatz.

Sei aditu batuko ditu gaurko hitzaldiak silikona likidoaren inguruan hitz egiteko. Esate baterako, Baionako Merkataritza Ganberako Aitor Arbelaizek, Silikona Likidoa eta Osasuna gure lurraldean hitzaldia eskainiko du. Arbelaiz Leartikerrek zuzentzen duen eta Baionako Merkataritza Ganberako kide den Health LSR proiektu europarraren baitan egiten ari den merkatu ikerketaren inguruan ariko da. «Silikona likidoaren erabilera oinarri hartuta, Health LSR proi- ektuak Akitania-Euskadi-Nafarroa eremuko polimeroen sektoreko enpresen dibertsifikazioa bilatzen du, osasun arlora bideratuz. Horretarako, silikona likidoz egindako bost prototipo sortu, eta, ostean, enpresetara transferituko dira industrializazio eta merkaturatze prozesuetarako. Horrela, proiektuan parte hartzen duten agente ezberdinen lokarri ekonomikoak indar- tuko dira», azaldu dute.

Jardunaldiko beste hitzaldi garrantzitsuetako bat Carlos III Unibertsitateko Jose Luis Jorcanorena izango dela azpimarratu dute antolatzaileek. Jorkanok Azal funtzionalaren 3D bioinprimaketaz hitz egingo du. «Gai oso interesgarria da Jorcanok mahai gainera ekarriko duena, 3D inprimaketaren bitartez azal funtzionala lortzeak sendagai eta kremen testak egiteko hain polemikoa den animalien erabilera desagertzea suposatu bait dezake», zehaztu dute.

Etorkizuneko erronka

Leartikerrek azaldu duenez, Markina-Xemeingo zentroarentzat Biomedikuntzaren sektorea etorkizuneko erronka da. Sektore horri lotuta, hainbat akordio sinatu ditu Leartikerrek, enpresa, unibertsitate eta erakunde europarrekin.

Jardunaldia 09:30ean hasiko da, eguerdira arte luzatuko delarik. Aitor Arbelaiz eta Jose Luis Jorcanogaz gain, Tecno-Med ingenieros enpresako Xabier Canalsek eta Claire Murphyk, Bluestar Silicones taldeko Bertrand Bordesek eta Osasen enpresako Arrate Jauregibeitiak hartuko dute parte jardunaldian.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.