Xumea bezain polita. Horrelakoxea izan da gaur [maiatzak 6] Pedro Mari Gabiola Amorotoko alkate izan zen eta 36ko gerran fusilatu zuten herritarrari amorotarrek egin dioten omenaldia. Herritarrek herritarrentzako egindako ekitaldia izan da, eta asko izan dira hitzordura hutsik egin nahi izan ez dutenak.
Iragarrita zegoen orduan, 17:30ean emandio hasiera Ziortza Ikaran Amorotoko alkateak ekitaldiari. “Urte asko pasatu dira 36ko gerrak hainbat eta hainbat herri hankaz gora ipini zituenetik. Baina beste herri askok egin modura, Amorotok ere lortu zuen burua altxatu eta aurrera egitea. Zorionez, orduko Amorotok zerikusi gutxi dauka gaur egungoagaz; gaur beldurrik gabe eta ilusioz begiratzen dugu aurrera”.
Herri batentzako, baina, bere nortasunaz jabetzeko historia ezagutzea garrantzitsua dela esan du Ikaranek. “Arrazoi horregatik, hain zuzen ere, ospatzen ari gara gaur Amorotoko Memoriaren Eguna; gure herriaren iragana ezagutuz pauso bat aurrera emateko”.
Ziortza Ikaran: “Gaur gu danok hemen batu gara Gabiolari eta bere senideei merezi duten omenaldia eskaintzeko. Inoiz gehiago horrelakorik ez gertatzeko, ez Amoroton ez eta beste inon”
36ko gerran hildako herritarrei ere aipamena egin nahi izan die Ikaranek. “Gaur baina, batez ere gogoan eduki nahi dugu Amorotoko alkate zela fusilatu zuten Elizpe baserriko Pedro Mari Gabiola”.
“Inoiz gehiago horrelakorik ez gertatzeko”. Gabiolak fusilatua izan baino bi urte lehenago hartu zuen alkate kargua. “Plazan atxilotu eta Bilboko Larrinagako kartzelara eraman zuten; 1937ko irailaren 7an fusilatu zuten; bi alaba eta Felisa Zubiaurre Onaindia emaztea utzi zituen”.
Ikaran berbetan zegoen bitartean, aurrean zituen Gabiolaren senideak bai eta urteetan Amorotoko alkate izan diren herritarrak. “Gaur gu danok hemen batu gara Gabiolari eta bere senideei merezi duten omenaldia eskaintzeko. Inoiz gehiago horrelakorik ez gertatzeko, ez Amoroton ez eta beste inon. Derrigorra da orduan gertatutakoa ezagutzea eta ez ahaztea”.
Eta hori hala izateko, San Migel ermitaren aurrean Gabiolaren omenez jarritako oroigarriak Amorotora datorren orori ongietorria emango diola esan du; ooroigarriaren ondoan igo duten ikurriƱaren koloreek ere horretan lagunduko dutela gaineratu du.
Oroigarria bistaratuta, Amorotoko Udalaren izenean beste oroigarri bat eman die Ikaranek Gabiolaren senideei, “esker ona adierazteko”. Azkenik, ikurriƱa igo dute, han bildutakoen txalo artean.
Ekitaldia amaitu eta gero, guztiak elizara joan dira. Izan ere,han Amoroto, ginena eta garena,ahotik dokumentalaren estreinaldia egon da; eliza bete-bete egin da. (DOKUMENTALAREN TRAILERRA)
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.