Jai giroan eta ilusioz gainezka. Horrelaxe ari dira erabaki eskubidea gauzatzen Lea-Artibaiko 11 herritan eta Mutrikun. Orain arteko olaturik handienari helduta, galdeketa eguna askorako ari da ematen. 09:00etan hauteslekuak zabaldu direnetik nabaritu da giroa herriz herri. Lekeition, esaterako, bozka emateko zain zegoen ordurako jendea.
Galdeketa eguna belaunaldiek bat egiteko eguna ere izan da. Argazki politak utziko ditu gerorako. Herriko nagusienek eta 16 urte oraintsuenen bete dutenak bildu dituzte herri askotan. Etxebarrian, Juanita Zelaia (99 urte) eta Iker Larizgoitia (16 urte) bildu dira botoa emateko; aurreskua dantzatu die Maitane Iriondok. Amoroton, Sabin Gabiola Plaza (98 urte) gudari ohia eta Liher Arrizabalaga Laka (16 urte) joan dira elkarregaz botoa ematera.
Sabin Gabiola Plaza (98 urte) gudari ohiaK eta Liher Arrizabalaga LakaK (16 urte) elkarregaz eman dute botoa Amoroton.
Lekeition zaharrena Jesus Erkiaga izan da (100 urte), eta beragaz batera eman du botoa Paul Bernaola gazteenak (gaur bete ditu 16 urte). Dena dela, botoa eman duen Lea-Artibai eta Mutrikuko zaharrena Ondarroan bizi den baina jaiotzez ispastertarra den Dorotea Zabala izan da; 101 urte bete zituen otsailean (behean argazkia).
Dorotea Zabala, 101 urte.
Etxebarrian, zaharrena Juanita Zelaia (99 urte) izan da, eta gazteena Iker Larizgoitia (16) –behean argazkia–.
Juanita Zelaia (99) eta Iker Larizgoitia (16)
Eta Aulestin, adibidez, familia bereko hiru belaunaldik batera eman dute botoa –behean–.
Aulestiko familia bereko hiru belaunaldi, botoa batera ematen.
Mendexan, bestalde, Ilari Laka eta Jose Txakartegi omendu ditu Gure Esku Dago herri dinamikak. Herriko dantzari gazteen eskutik, oroigarriak jaso dituzte, herrian egiten duten lana aitortzeko. Orain dela urtebete beraiek irakurri zuten adierazpena. Ezustekoan eta pozik jaso dituzte herritarrengandik jasotako opariak.
HONEKIN LOTUTA:
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.