Okamikak ordubete eta 12 minutu behar izan zituen proba amaitzeko (1.12.01). Nesken artean, Estefania Gomez santandertarra izan zen lehena helmugaratzen.
Santanderrekoa laugarrenez nagusitu da Bermeoko triatloian (iaz hirugarren sailkatu zen), eta ordubete, 26 minutu eta 41 segundo behar izan zituen lasterketa burutzeko.
Gizonezkoen podiuma Pello Osorok (1.12.49) eta Iñaki Loinazek (1.14.16) osatu dute aurten (Osoro iaz ere bigarren sailkatu zen).
Okamika, zapatuan helmugan sartzen.
Bizkikletako tartean lehia izan zen
Okamikaren eta Osororen artean. ANB Triatloi Team-eko lekeitiarrak azaldu duenez, Osoro hurbil izan zuen Bakiora heltzean. «Bueltan, San Pelaion erritmoa gogortu dut, eta Pello (Osoro) atzean uztea lortu dut. Gero, korrika, tartea mantentzeko gai izan naiz, eta lehenengo heldu naiz helmugara».
Iaz ere, Okamikak irabazi zuen Bermeon. Lasterketa polita izaten dela esan zuen zapatuan [maiatzak 6] lekeitiarrak: “Bilboko triatloia prestatzen ari naiz, eta zalantza nuen aurten Bermeora etorri ala ez. Azkenean, ondo atera da dena”. Bilboko proba du, hain zuzen ere, Okamikak hurrengo erronka nagusia.
Emakumezkoetan, Amaia Lopezek (1.28.02) egin zuen bigarren, eta Usoa Ostolazak (1.29.10) hirugarren.
Podiuma egin zutenak, erdian Okamika.