Arrakastatsua izan da Gizaburuagako eskolarteko txirrindu lasterketa
160 txirrindulari gazte batu zituen atzo Gizaburuagako eskolarteko txirrindu lasterketak. Eguraldi ona lagun arrakastatsua izan zen oso Lekeitialde Txirrindu Elkarteak eta Gizaburuagako Udalak antolatutako lasterketa. Aurtengo mountain bike froga oso ondo atera dela aitortu dute antolatzaileek, eta nesken parte hartzea ere nabarmendu nahi izan dute, guztira 20 izan baitira neska txirrindulariak. Aurten gainera, azken urteetan lagun izan ez duten eguraldia ere ederra izan da, eta horrek asko lagundu du.