Aurrera Kirol Elkarteak 0-3 galdu egin zuen zapatu arratsaldean, Zaldupen, Realaren aurka. Joseba Plazak entrenatutako mutilek sailkapenean aurretik zituzten taldeei aurrea hartzeko aukera galdu zuten, eta jardunaldi baten faltan, jaitsiera zuzeneko postuetan daude. Azken partidua zapatuan jokatuko dute, 18:00etan, Amurrion.
Aipatzekoa da baita ere, Aurrerak asteburuan Lur Aranburu eta Enara Bilbao herriko gimnastikalariei egin dien aitortza. Aranburuk eta Bilbaok gimanstika erritmikoko Espainiako Txapelketa irabazi dute, eta zapatuan [maiatzak 6] ohorezko sakea egiteko aukera eskaini zien Aurrerak –argazkian–.
Lur Aranburu, ezkerrean, eta Enara Bilbao, eskuman, Eladino Gonzalez Aurrerako presidenteagaz eta jokalariekin.
Lekeitio Futbol Taldeak porrot mingarri bategaz esan zion agur Lurraldeko Ohorezko Mailari. Sondikaren aurka 5-0 galdu eta gero, agur esan zieten datorren denboraldian maila berean jarraitzeko aukerei. Sailkapeneko azken postuan daude orain Puenteren mutilak, 21 puntugaz. Datorren asteburuan etxeko azken partidua jokatuko dute, San Pedroren aurka. Zapatuan izango da hori, 17:00etatik aurrera, Larrotegin.