Zeelanda Berriko Auckland City taldearekin finaleko joaneko zein itzuliko partiduak irabazi zizkioten Wellington Team taldeari. Lehen neurketa 3-0 irabazi zuten etxean, eta atzoko 0-2ko garaipenarekin Ozeaniako txapelketa garrantzitsuena eurenganatu zuten, historian zazpigarren aldiz. Eñaut Zubikaraik finaleko minutu guztiak jokatu zituen, eta atea hutsean mantentzea lortu zuen.
Atezain ondarrutarrak irabazi zuen OFC Txapeldunen Ligako atezain onenaren saria, “Golden Glove” saria. Argazkia: Auckland City
Gainera, atezain ondarrutarrari txapelketako atezain onenaren saria eman zioten, “Golden Glove” deitutakoa. Ligako eta Txapeldunen Ligako sariak irabazita, Auckland City taldeak Ozeaniako talderik onena izaten jarraitzen duela berretsi du.
Atezain ondarrutarrak aurtengoa du lehen denboraldia Auckland City taldean. Aurretik, Portugaleko Tondela taldean aritu zen, urte askoz bere taldea izandako Erreala utzi ostean.
Atzain ondarrutarra irabazitako sari biekin, Txapeldunen Ligako garaikurrarekin eta atezain onenaren sariarekin. Argazkia: Auckland City