XVII. Antxoa Eguna ospatuko dute zapatuan, Ondarroan
- Bihar [maiatzak 10], 19:00etan, Gure arrantzaren etorkizuna lantzen hitzaldia emango du Ondarroa 12 Milia taldeko partaide Leo Belaustegik, Kofradia Zaharrean. HITZALDIAREN NONDIK NORAKOAK
- Eguenean [maiatzak 11], Kubako emakumeek euren herrialdeari eta musikari egindako ekarpenei buruzko hitzaldia egongo da Etxelilan, 18:00etan, eta ondoren, Jado bikoteak kontzertua eskeiniko du Etxelilan (eguraldi txarragatik lekualdatu dute).

Zunbeltz Bedialauneta alkatea eta Leire Beitia zinegotzia, Andoni Garciak egindako kartela eskuetan dutela.
Aurtengo Zilarrezko Antxoa Arri eta Botx bertsolariek jasoko dutela esan du Leire Beitia zinegotziak, “beraien ibilbide luzean Ondarroan bertsolaritzari egindako ekarpenarengatik”.Iluntzean, berriz ere musikaz beteko dira Alde Zaharra eta Itsasaurre. 19:30etik aurrera, Agosti eta Barrena eta Joxe Replay taldeek joko dute, eta haien ondoren, Ezten Giro erromeri taldearen txanda izango da Itsasaurren. 20:00etan hasiko dute lehen emanaldia, eta 22:30ean, bigarrena. Erromeriagaz amaituko da 2017ko Antxoa Eguna Ondarroan. Zilarrezko Antxoa. Aurtengo Zilarrezko Antxoa Jon Arrizabalaga “Arri” eta Jose Mari Aranbarri “Botx” bertsolariek jasoko dute. Leire Beitia zinegotziak azaldu zuenez, “beraien ibilbide luzean Ondarroan bertsolaritzari egindako ekarpenarengatik” jasoko dute saria. Udalak bi bertsolariek herriari eskainitako lana nabarmendu nahi izan du. Ondarroako Udalak herrian aparkatzeko dagoen arazoa ikusita eta espero den jende kopurua kontuan hartuta, garraio publikoa erabiltzeko deia egin die kanpotik etorriko direnei. Autoz datozenak, Zaldupeko anexoko aparkalekura eta institutura bideratuko dituztela gaineratu dute. Eskualdeko herrietara itzultzeko Gababus zerbitzua ere martxan egongo da, “gaua luzatzen zaienek autorik hartu behar izan ez dezaten”. Aurtengo Antxoa Eguneko kartela Andoni Garcia ondarrutarrak diseinatutakoa da, eta Antxoa hondar-ahoan dauka izena.