Okamika eta Gomez garaile, XI. Bermeoko Campos Triatloian
Gizonetan Pello Osorok eta Iñaki Loinazek osatu dute podiuma, eta emakumeetan Amaia Lopezek eta Usoa Ostolazak. Gernikako ANB taldea nagusitu da taldekako sailkapeneanAnder Okamika lekeitiarrak irabazi zuen Bermeoko XI. Campos Triatloia, zapatuan. Ord...
Gizonetan Pello Osorok eta Iñaki Loinazek osatu dute podiuma, eta emakumeetan Amaia Lopezek eta Usoa Ostolazak. Gernikako ANB taldea nagusitu da taldekako sailkapenean
Ander Okamika lekeitiarrak irabazi zuen Bermeoko XI. Campos Triatloia, zapatuan. Ordubete eta 12 minutu behar izan zituen proba amaitzeko (1.12.01). Nesken artean, Estefania Gomez izan zen lehena helmugaratzen.Santanderrekoa laugarrenez nagusitu da Bermeoko triatloian (iaz hirugarren sailkatu zen), eta ordubete, 26 minutu eta 41 segundo behar izan zituen lasterketa burutzeko.
Gizonezkoen podiuma Pello Osorok (1.12.49) eta Iñaki Loinazek (1.14.16) osatu dute aurten (Osoro iaz ere bigarren sailkatu zen).
Bizkikletako tartean lehia izan zen Okamikaren eta Osororen artean. ANB Triatloi Team-eko lekeitiarrak azaldu duenez, Osoro hurbil izan zuen Bakiora heltzean. «Bueltan, San Pelaion erritmoa gogortu dut, eta Pello (Osoro) atzean uztea lortu dut. Gero, korrika, tartea mantentzeko gai izan naiz, eta lehenengo heldu naiz helmugara».
Iaz ere, Okamikak irabazi zuen Bermeon. Lasterketa polita izaten dela esan zuen zapatuan lekeitiarrak: «Bilboko triatloia prestatzen ari naiz, eta zalantza nuen aurten Bermeora etorri ala ez. Azkenean, ondo atera da dena». Bilboko proba du, hain zuzen ere, Okamikak hurrengo erronka nagusia.
Emakumezkoetan, Amaia Lopezek (1.28.02) egin zuen bigarren, eta Usoa Ostolazak (1.29.10) hirugarren.
Arruza herriko lehena
Lehen bermeotarra helmugara heltzen ANB taldeko Joseba Arruza izan zen, ordubete, 21 minutu eta 47 segundoko markagaz. Hain zuzen, Gernikako ANB taldea izan da aurten irabazle taldekako sailkapenean. Okamikak berak esan duenez, talde berria sortu dute aurten, eta indartsu datoz. zapatuko proban ikusi zen bezala.
Portuan eman zioten hasiera kirol probari. Emakumezkoak atera ziren lehenengo, 16:30ean, eta gizonezkoak ostean. Igerian 750 metro egin ostean, Lameran bizikletak hartu eta Bakiora joan-etorria egin zuten (24 kilometro). Ostean, 5 kilometro egin zituzten korrika, Bermeoko portuan.