Leartibai Garapen Agentziak, CECOBIgaz batera antolatuta Merkataritza Irekiari buruzko jardunaldia egon zen martitzenean [maiatzak 9],
Monica Mendoza hizlariarekin. Jardunaldiak iraun zituen ordu bi inguruetan, bezeroak zelan lortu eta fidelizatu azaldu zuen Espainiako ‘coach’ ezagunak. Merkatariek jarrera proaktiboa izan behar dutela azpimarratu zuen. «Bezeroari informazioa ematea ez da nahikoa, konbentzitu egin behar da, dituen itxaropenak gainditu behar dira».
Monika Mendoza hitzaldia ematen. Argazkia: Leartibai Garapen Agentzia