Errenta aitorpena euskaraz egitea sustatzeko hitzarmena sinatu dute
Bermeoko Udalak herriko erakunde finantziario eta aholkularitza bulegoekin sinatu du hitzarmena. 2014 urtetik, hainbat sentsibilizazio kanpaina jarri dituzte martxanBermeoko Udalak eta herriko bost banketxek eta bi aholkularitza bulegok elkarlanean, er...
Bermeoko Udalak herriko erakunde finantziario eta aholkularitza bulegoekin sinatu du hitzarmena. 2014 urtetik, hainbat sentsibilizazio kanpaina jarri dituzte martxan
Bermeoko Udalak eta herriko bost banketxek eta bi aholkularitza bulegok elkarlanean, errenta aitorpena euskaraz egitea sustatzeko hitzarmena sinatu dute.CaixaBank, Laboral Kutxa, Kutxabank, Banco Sabadell Gipuzcoano, BBVA, Torrealday aholkularitza eta Bermeo Consulting SL izan dira, hain zuzen ere, hitzarmenera batu direnak; hain zuen, iaz baino bi entitate gehiago (banketxe bat eta aholkularitza bat). «Pozgarria» dela azaldu dute, gero eta gehiago baitira Bermeon euskararekiko konpromisoa agertzen duten entitateak.
Entitate sinatzaileek bezeroei errenta aitorpena euskaraz egiteko erraztasunak emateko konpromisoa hartu dute hitzarmenaren bitartez, beraien laguntza «ezinbestekoa» baita, udalaren arabera. Hala, lehen hitza euskaraz egingo dutela azpimarratu nahi izan dute, eta, horrez gain, bezeroei dokumentua euskaraz ateratzeko aukera eskainiko diela aipatu dute.
Era berean, Idurre Bideguren Bermeoko alkateak adierazi duenez, udalak Errenta aitorpena euskaraz sentsibilizazio kanpaina martxan jarri zuenetik, herritarrek aitorpena euskaraz egiteko dituzten baliabideen berri emateko komunikazioa landu du; eskuorriak, kartelak, sare sozialak, hiztegiak…
Konpromisoa zabalduz
2014an abiatu ziren errenta aitorpena euskaraz egitea sustatzeko sentsibilizazio kanpainak, eta azken urteetan Bermeon euskaraz egindako errenta aitorpenen igoera ikusita, goranzko joera hori mantentzea da udalaren helburua, «herritarren artean errenta aitorpena euskaraz egitea ohitura bihurtu dadin; ohiturak denborarekin aldatzen baitira», azaldu dute.
Horregatik guztiagatik, «ezinbestekotzat» jo dute bai udalak zein finantza entitate eta aholkularitzek hasitako elkarlan horregaz jarraitzea. Modu horretan, herritar guztiak errenta aitorpena euskaraz egitera anima- tu dituzte.