Oizpe, enpresen artean korrika
Enpresen arteko hamargarren lasterketa egin zen domekan, Donostian, eta Munitibarko Oizpe egoitzak horretan parte hartu zuen. Esperientzia polita izan dela esan dute Oizpeko langileek.Maratoiak, triatloiak, duatloi-ak, herri lasterketak... Udaberria ki...
Enpresen arteko hamargarren lasterketa egin zen domekan, Donostian, eta Munitibarko Oizpe egoitzak horretan parte hartu zuen. Esperientzia polita izan dela esan dute Oizpeko langileek.
Maratoiak, triatloiak, duatloi-ak, herri lasterketak… Udaberria kirol pro- ben sasoia izaten da. Oraingoan, baina, bestelako kirol proba da hizpide. Izan ere, aurten hamargarren urtez enpresen arteko lasterketa egin da, eta Munitibarko Oizpe egoitzako lau langilek parte hartu dute.Oizpekoek azaldu dutenez, estreinako egin dute proba. «Lasterketaren baldintzetako bi dira taldeka parte hartu behar dela, eta taldeko kideek proba batera hasi eta batera amaitu behar dutela». Talde horiek, hain justu, lau pertsonakoak izan behar ziren; Oizpekoek talde bat osatu zuten.
Lasterketak 8,5 kilometroko ibilbidea eduki zuen, eta Oizpekoek 47 minutu eta 40 segundo behar izan zituzten ibilbidea amaitzeko.
Egindakoagaz «pozik»
Lasterketagaz, egindako denboragaz eta antolakuntzagaz oso pozik geratu ziren.
Lasterketan parte hartu zuten Oizpeko langileak, baina, ez ziren bakarrik egon; animatzaile talde bat ere eraman zuten.
Aurtengo esperientziagaz, datorren urtean ere beste taldetxo bat osatu eta lasterketan parte hartzeko asmoa agertu dute. «Horrela, horrenbeste enpresen artean, Oizpek ere bere indarra erakutsi ahal du».
Lasterketan 530 taldek izena eman zuten: 283 talde misto, 209 gizonezkoenak eta 39 emakumezkoenak. Jakitera eman dutenez, lehenengo aldiz lasterketa egin zenean 64 taldek parte hartu zuten. Aurten, iaz baino 56 talde gehiago izan dira. «Estreinako parte hartzen dutenek hurrengo urteetan ere parte hartu nahi izaten dute, ondo pasatzen dutelako», azaldu dute antolatzaileek.
Podiumari dagokionez, aurtengo lehenengo hiru sailkatuak ondoko taldeak izan dira, hurrenez hurren: CAF, JMA Alejandro Altuna eta Schaeffler. Hiru talde irabazleak gizonezkoz osaturik zeuden.
Probak lantegietatik kanpo ere elkarbizitza sustatzea du helburu.