Berriatua Zesta Eskolak antolatutako 29. zesta txapelketa jokatuko dute zapatuan Mendibarren frontoian, bederatzigarren Felix Aldazabal memoriala izango dena. Txapelketako finalak 18:00etan hasiko dira.
Gazte mailan, Ibarluzea II eta Paul Alex eta Danelen aurka arituko dira. Beraiek izango dira zesta jaialdiari hasiera emango diotenak. Ondoren, 22 urtez azpikoek jokatuko dute. Goxerri eta Manzi Unax eta Antonekin lehiatuko dira. Azken partidua, elite mailakoa izango da, eta Retolaza eta Lekue bikotea Antxon eta Bilbaoren aurka egongo dira aurrez-aurre.
Mendibarren frontoian jokatuko dituzte txapelketako finalak.